Pribatutasun Politika

Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioei jarraituz, zure esku jartzen dugu Pribatutasun Politika hau.

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

C.D. BIDASOA KIROL ELKARTEA
IFK: G20155495
ELKARTEAREN EGOITZA: Karrika Nagusia, 30 – 431 Posta Kutxa- UDAL KIROLDEGIA, 20304, IRUN (GIPUZKOA)
Posta elektronikoa: info@cdbidasoa.eus
Telefonoa: 943 62 52 85

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

C.D. Bidasoan, ematen diguzun informazioa tratatzen dugu lotzen gaituen kontratu-harremana kudeatzeko, eskatzen diguzun informazioaren bidalketa kudeatzeko, interesdunei gure zerbitzuen eta/edo haien intereseko produktuen eskaintzak egiteko eta/edo haien hautagaitza kudeatzeko.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Eskainitako zerbitzua behar bezala emateko eta emandako zerbitzu horretatik eta beste edozein lege-eskakizunetik sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko behar den gutxieneko denboran gordeko dira zure datuak.

Zein da zure datuen tratamendua egiteko legitimazioa?

Zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria izan daiteke kontratuzko harreman potentzial bat eta/edo sinatutako kontratu bat gauzatzea, interes legitimoa, legezko gaikuntza eta/edo interesdunaren beraren adostasuna. Eskatzen dizkizugun datuak egokiak, bidezkoak eta behar-beharrezkoak dira, eta ez zaude inola ere ematera behartuta, baina ez jakinarazteak eragina izan lezake zerbitzuaren helburuan edo zerbitzua emateko ezintasunean.

Zeini komunikatuko zaizkio zure datuak?

C.D. BIDASOA-k ez dizkio zure datuak inongo hirugarrenei komunikatuko, zuk berariaz baimentzen duzunean edo legeak obligatzen duenean izan ezik.

Zein eskubide duzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Datuak babesteko eskubideak, zeinen  titularrak interesdunak diren, hauek dira:

  • Interesdunaren datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
  • Zuzentzeko edo kentzeko eskubidea.
  • Aurkaratzeko eskubidea
  • Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea.

Jasotako datu pertsonalen titularrek beren datu pertsonalak babesteko eskubidea erabili ahal izango dute idatzizko komunikazio bat C.D. BIDASOA elkartearen helbidera   edo horretarako prestatuta duen helbide elektronikora (info@cdbidasoa.eus) bidalita, kasu batean nahiz bestean zure NAN txartelaren edo identifikatzeko beste agiri baliokide baten fotokopia erantsiz.

Ereduak, formularioak eta zure eskubideei buruzko argibide gehiago duzu kontrol nazionalerako agintaritzaren web orrian, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian, aurrerantzean DBEA www.agpd.es.

Emandako adostasuna erretiratu al dezaket?

Bere garaian edozein helburu espezifikorako emana duzun adostasuna erretiratzeko aukera eta eskubidea duzu, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Nire datuak behar bezala tratatzen ez direla uste badut, non erreklamatu dezaket?

Interesdunen batek uste badu C.D. Bidasoak ez dituela bere datuak behar bezala tratatzen, info@cdbidasoa.eus posta elektronikora edo datuak babesteko dagokion agintaritzara bidal ditzake erreklamazioak, eta AEDP izango da egokia lurralde nazionalean: www.agpd.es

Zure datu pertsonalen segurtasuna eta eguneratzea

Zure datu pertsonalen segurtasuna babesteko, jakinarazten dizugu C.D. Bidasoak beharrezko neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartu dituela emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko. Hori guztia, haiek ez aldatzeko edo ez galtzeko edo baimendu gabeko tratamenduak edo sarbideak saihesteko, araudiak exijitzen duen bezala, nahiz eta erabateko segurtasunak ez duen existitzen.

Zure datu pertsonalak eguneratuta eduki ditzagun, garrantzitsua da horietan aldaketarik gertatzen den bakoitzean guri jakinaraztea.

Konfidentzialtasuna

 C.D. Bidasoa elkarteak jakinarazten dizu zure datuak ahalik eta arreta eta konfidentzialtasun handienarekin tratatuko dituztela tratamenduaren edozein fasetan esku hartzen duten langile guztiek. Ez dizkiogu hirugarren bati zure datuak lagako edo komunikatuko, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik, edo interesdunak berariaz baimena eman ezean.